2015(e)ko urtarrilaren 11(a), igandea

Urtea ongi bukatzeko, ELKARTASUN LASTERKETA eta SAN SILVESTRE!!


Urtea korrika bukatu zuten Haurtzaro Atletismo Taldeko korrikalari askok.


Abenduaren 28an III. Elkartasun Lasterketa ospatu zen herrian, eta gure haur, gazte eta heldu batzuek parte hartu zuten bertan. Xabier Eskudero eta Asier Urdanpilleta, esaterako, bigarren eta hirugarren izan ziren helduen artean. Amaiur Errazkin berriz, helduen artean hau ere, bostgarren (bere adineko lehenengoa). Felipe Mitxelena, Juan Mari Errazkin, Xabi Belaunzaran, Igotz Errazkin, Enara San Jose, Eitza Arriaran, Xabi Salaberria... ere bertan izan ziren, laguntzaile moduan aritu ziren entrenatzaileekin batera.

Urteko azkeneko egunean, urteroko moduan, Errenteriako San Silvestrean parte hartu genuen. Taldekoak eta taldekoak ez direnak ere, denek batera berotu genuen hasi aurretik. Aipatzekoak izan ziren Amaiur Errazkin eta Ane Etxebesteren garaipenak, bakoitza bere mailan, eta baita Xabi Belaunzaranen junior mailako hirugarren postua ere. Baina podiumak alde batera utzita, aipatu beharra dago parte hartu zuten guztiek lortu zuten emaitza bikaina eta, garrantzitsuena, primeran pasa genuela!!

Elkartasun Lasterketako helduen sailkapena HEMEN. 
San Silvestreko junior eta helduen sailkapenak HEMEN.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina