2022(e)ko urtarrilaren 3(a), astelehena

Joanes etxera lasterketa

 Urte berri on ekipo!

Urtea ongi hasteko, urtarrilaren 2an herriko lasterketan atera ginen kuadrila ederra. Hementxe argazkiak.













2021(e)ko abenduaren 16(a), osteguna

PAL eta Euskadiko kross txapelketa

 Abenduaren 12an taldeko atletak diren Maddi Iradi, Manex Irigoien, Manex Mitxelena, Unai Txopeitia, Ander Garaiar eta Lier Bergaretxe Donostiako Belodromoan parte hartze libreko frogetan aritu ziren. Hemen ikus ditzakezue lortutako emaitzak:

Manex Irigoien Etxebeste "60m hesiak" lasterketan.


Aritz Leonetek, berriz, Amurrion izan zen Euskadiko Kross Txapelketan 23.postua lortu zuen. Hemen emaitzak:



Zorionak denei!

2021(e)ko azaroaren 27(a), larunbata

Azaroak 21, Eibar

 Azaroaren 21an, Eibarren, taldeko atletak diren Lier Bergaretxe, Nahia Etxegoien eta Ander Garaiar parte-hartze libreko frogetan aritu ziren. Hona hemen emaitzak eta Lier Bergaretxeren jauzi bat.



Zorionak hirukote!

2021(e)ko azaroaren 16(a), asteartea

Inoiz baino gogotsuago itzuli gara!

 Ia bi urteren ondoren, lehiaketak badoaz martxa hartzen pixkanaka. 

Hasteko, Haurtzaro Atletismo Taldeko gazteenak lehiaketetara itzuli dira, ongi itzuli gainera.

Urriaren 31ean hasi genituen lehiaketak Plaiaundin. Taldeko 29 atletek hartu zuten parte eta ederki pasatu genuen. Hementxe emaitzak.

Azaroaren 7an Lasarteko krossean eta Hondarrabin izan ginen, eta emaitza apartak lortzeaz gain, gozatu ederra hartuta itzuli ginen denak. 

Hona hemen Lasarteko emaitzak eta argazki batzuk.





 Hondarrabin izandako alebin mutilen argazki bat eta emaitzak.



Beteranoen kategoriari dagokionez, gure taldekidea den Alberto Franco emaitza ederrak lortzen ari da.

Urriaren 31an Gasteizko Martin Fiz maratoian hartu zuen parte, eta hirugarren postua lortu zuen. 


 

Behobia-San Sebastian lasterketan ere oso fin aritu zen, 1:08:18-ko denbora lortuz.

 

Zorionak denei, ederki ari zarete!

2020(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

Martxoaren 15ean Plaiaundin

Joan den asteburuan ere atletismoaz toperaino gozatzeko aukera izan genuen gure taldean. Alde batetik, Plaiaundin konbinadetan parte hartu genuen benjaminek, alebinek eta infantilek, eta oso ongi pasatzeaz gain emaitza bikainak lortu genituen! Emaitzak laister eskuragarri izango dituzue.








Bestalde, Aritz Leonet Euskal Selekzioarekin ibili da Zaragozan Espainiako Kross Txapelketan, eta honek ere merituzko lasterketa egin zuen. Klikatu hemen emaitzak ikusteko.








Bestalde, heldu den igandean ere, martxoaren 15ean, Plaiaundin daukagu zita. Hona hemen frogen ordutegia, eta parte hartu nahi izanez gero, entrenatzaileei esan edo hemen klikatu. Igande arte!



2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

Martxoak 8 Froga Konbinatuak Plaiaundin

Datorren asteburuan saio berezia izango dugu Plaiaundin: froga konbinatuak.

Froga ezberdinak burutzen dira, eta amaierako sailkapena froga bakoitzak emandako puntuen batura da. Froga guztietan parte hartu behar da, beraz. Hauexek dira egin beharrekoak:


Izena eman hemen edo entrenatzaileoi abixatuz.

Haurtzaroko parkiƱean geratuko gara 9:30tan, edo bestela 10:00tan Plaiaundiko pistan.

Animatu zaitezte!

Plaiaundiko emaitzak

Pasa den igandean Plaiaundin izan ginen konpetitzen. Klikatu hemen emaitzak ikusteko.

                                      Haurtzaroko infantilek diskoa jaurtitzen erakusten digute.






















2020(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

Martxoak 1 Plaiaundin

Deskantsu aste pare baten ondoren, igande hontan frogak izango ditugu Plaiaundin:

Beti bezala, 9:30tan elkartuko gara Haurtzaroko parkinean, eta bestela, norberaren froga baino 30 minutu lehenago azaldu.
Izena eman hemen, edo bestela entrenatzaileei esan apuntatzeko.
Animatu zaitezte!

2020(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

Krosseko Gipuzkoako Txapelketa Hernanin

Hurrengo Igandean, Otsailak 16, alebin eta infantilen Gipuzkoako Kross Txapelketa ospatuko da Hernanin. Lasterketak 11tartik aurrera hasten dira, beraz berotzeko denborarekin joateko 9:30tan geratuko gara parkiƱean. Zuzenean joan nahi izanez gero, 45 minutu lehenago azaldu bertan.



Parte hartzeko ez da izenik eman behar, baina dortsala behar da. Txinguko krosera joan zinaztenok bertan banatutako dortsala eraman behar duzue, eta dortsala oraindik jaso ez duzutenei bertan banatuko zaizue. 

Oharra: benjaminek ezin dute parte hartu. Ordutegian benjaminen lasterketa azaltzen den arren, lasterketan bertakoek bakarrik hartuko dute parte. 

Animatu zaitezte polita izango da eta!

Plaiaundiko eta Gipuzkoako Txapelketako emaitzak

Asteburu intentsua pasa dugu Haurtzarotarrek.

Anoetan Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen, eta Mikel Hoyos, Asier Urdanpileta eta Borja Manchadok 3.000ko lasterketan izan ziren. Borja 1500a egitera ere animatu zen. Euren denborak hobetu zituzten, pozik egoteko arrazoiak beraz!

Gipuzkoako txapelketako emaitzak

Igandean, berriz, haurren txanda izan zen Plaiaundin. Denetatik bizitu genuen: urduritasun handiz hasiriko egunean froga batzuk ez ziren atera espero bezala, baina dena eman ondoren irrifarrez eta barrezka itzuli ginen etxera. Gu horrekin gelditzen gara.



Plaiaundiko emaitzak